Naiz.info
Donostia

Ze Esatek! eta Obrint Pas, Donostiako Piraten Aste Nagusian

Donostiako Piraten Aste Nagusiak hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrenerako sortuta abestia ere aurkeztu dute gaur.

Donostiako Piraten Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturgunean. Piraten Aste Nagusiak hamar urte beteko ditu aurten eta, adierazi dutenez, musika eskaintza anitza osatzen saiatu dira. Estilo ezberdinetara zabaltzen da beraz aurtengo egitaraua, ska doinuetatik hasi, rock, folk, eta punk soinuetara. Hala, Kataluniatik, Britainia Handitik eta Kanadatik etorritako gonbidatuak izango dira.

Abuztuaren 11tik 18ra luzatuko den astean, Donostian izango dira, besteak beste, Ze Esatek! (abuztuak 13), Skakeitan (14), Tximeleta (15) eta Obrint Pas (18).

Hamargarren urteurrenaren harira, abestia ere aurkeztu dute Donostiako Piratek. Beñat Gaztelumendik idatzitakoa, eta Skakeitan taldeak osatutako izan da, Xabi Solano eta Patxuko (Esne Beltza) eta Jabi Rodil eta Mikel Albisuren (Ze esatek!) laguntzarekin.