Naiz.info
Bilbo

Madalenetan murgildu dira Bizkaiko kostaldean

Bermeok, Mundakak eta Elantxobek Madalenak ospatu dituzte Izaroko irlaren konkista gogoratuz.

Bermeoko alkate Idurre Bideguren teila jaurtiz Izaro parean. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Bermeoko alkate Idurre Bideguren teila jaurtiz Izaro parean. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Urtero legez, jende mordoa bildu da gaur Bizkaiko kostaldean kokaturik dauden Bermeo, Mundaka eta Elantxoben Madalenak ospatzeko.

Goizean goiz bermeotarrak Izarora abiatu dira eta ohitura den legez, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek irlaren jabetza baieztatzeko asmoz teila bat jaurti du itsasora.

Ikurriña eta herriko bandera jarri dituzte irlako punturik gorenean eta Elantxobeko portura joan dira.

Bertan, Elantxobeko alkateak aginte makila eman dio Bermeoko alkateari. Arratsaldean ospakizun bera egin dute Mundakako portuan eta Bermeon jarraitu du parrandak horren ondoren.