Naiz.info
Mallorca

Galdu egin du Realak Mallorcan

Montanierren gizonek aukerak sortu dituzte baina ez dute golik lortu. Casadesusek eman dio garaipena Mallorcari (1-0).

Realak ez du, oraingoz, etxetik kanpo garaipenik lortu. Mallorcan jokatutako norgehiagoka indarrez eta bizi abiatu dute Montanierren gizonek, baina indarra galtzen joan dira partida aurrera joan ahala.

Lehia parekatua izan da Mallorcan jokatu dutena. BI taldeek aukerak sortu dituzte, baina Realak ez du golik sartzerik lortu.

Mallorcari Victor Casadesusen golak eman dio garaipena. Bigarren zatiko 30. minutuan sartu du.

Montanierrek Griezman eta Ifran zelairatu ditu ondoren, Vela eta Pardoren ordez, baina estrategiak ez du fruiturik eman. Jose Angel ere zelairatu du Illarramendiren ordez.

Xabi Prietok gola egiteko aukera garbia izan du bigarren zatiaren amaieran, baina kanpora bota du errematea.

Azkenean 1-0 mallorcarren alde.

Partidari buruzko informazio guztia hemen, eta Ligako jarraipena NAIZeko webgune berezian