ALBERTO PRADILLA
MADRID

Urtebeteko espetxe zigorra 2009ko Antzar Egunean atxilotutakoentzat

Defentsa abokatuak eta Auzitegi Nazionaleko fiskalak erdietsitako akordioaren ostean, urtebeteko espetxe zigorra jaso dute Lekeition orain hiru urteko Antzar Eguneko istiluetan atxilotutako zazpi gazteek.

Manifestazioa egin zuten Lekeition, Ertzaintzaren jokaera salatzeko. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Manifestazioa egin zuten Lekeition, Ertzaintzaren jokaera salatzeko. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen sekzioak urtebeteko espexe zigorra ezarri die Lekeitioko 2009ko Antzar Egunean izandako istiluengatik atxilotu zituzten zazpi gazteei. Fiskalak eta defentsa abokatuak erdietsitako akordioaren ostean etorri da auzitegiaren ebazpena.

Akordioaren arabera, auzipetuek egozten zieten istiluetan parte hartzea onartu dute eta erantzukizun zibila euren gain hartuko dute. Gainera, gaur egun Euskal Herriaren independentzia lortzeko «molde bortitzen aldekoak» ez direla adierazi dute eta «bide politiko, baketsu eta demokratikoen» alde soilik egiten dutela.