NAIZ.INFO
ZIERBENA

Suhiltzaileek Serantes mendiko (Zierbena) sutea itzali dute

Gauerdi inguruan lortu dute suhiltzaileek Zierbenako Serantes mendian piztutako sua itzaltzea. Ez da bizilagunak euren etxeetatik ateratzeko beharrik izan.

Suhiltzaileak astelehenko arratsaldeko 16.00etatik gauerdira arte aritu dira lanean Zierbenako Serantes mendian piztutako sua itzaltzeko.

Sua piztu zen lekura iristea oso zaila denez, suhiltzaileen lana asko zaildu da.

Ertzaintzak adierazi duenez, ez da Zierbenako bizilagunak euren etxeetatik ateratzeko beharrik izan. Zauriturik ere ez da egon.