NAIZ.INFO
IRUÑEA

Ireki dute Pirinioetako Autobidea

Iruñea eta Jaka lotzen dituen A-21 autobidea irekita dago erabat bi norabideetan, Ledea parean, lur-jausiengatik igandeaz geroztik itxita izan ondoren.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, dagoeneko irekita dago A-21 Pirinioetako autobidea, azken egunotan itxita izan ondoren.

Igandeaz geroztik itxita egon da errepide hori 42 eta 47. kilometroen artean, Ledeako tunelaren parean, lur-jausiengatik.

Datozen egunotan euste-horma bat eraikitzeari ekingo dio Lan eta Garraio Sailak, lur-jausi gehiago izan ez daitezen.