Naiz.info
Donostia

‘FM 1999-2013’ bilduma kaleratuko du Fermin Muguruzak hurrengo martxoan

Diskoaren ondotik, Palestinan abiatuko den nazioarteko bira hasiko du musikari irundarrak.

Fermin Muguruzak bere hurrengo lanaren lehen zertzeladak eman ditu. Bilduma izango da musikari irundarrak kaleratuko duena. Martxoan kalean izango da ‘FM 1999-2013’ diskoa, ‘Brigadistak Sound System’ lanetik ‘Asthmatic Lion’-era arte argitaratutako kantuen eta erremixen bilduma.

Bestalde, Mugurzak berak baieztatu du hurrengo urtean abiaraziko duen nazioarteko bira. No More Tour 2013 hurrengo urteko apirilean hasiko da Palestinan eta abuztura arte luzatuko da.

Nobela grafiko baten argitaratzea ere Muguruzaren hurrengo proiektuen artean dago. Harkaitz Canorekin landutako gidoia, Jorge Alderete ilustratzailearen eskuetan da orain, eta 2013 amaierarako komikia euskaraz eta gaztelaniaz aurkezteko asmoa agertu du.