Naiz.info
Baiona

Herritarren artean diru bilketa masiboa antolatu dute Aurore Martinen fidantza ordaintzeko

Bihar goizean, 09.00etik 11.00etara Baionako Pyrénnées ostatuan eta Donibane Garaziko Kalakan eman ahalko dira diru laguntzak.

Batasunak ohar bidez adierazi duenez, herritarren artean diru bilketa masiboa abiaraziko dute Aurore Martini Auzitegi Nazionalak ezarritako 15.000 euroko fidantza ordaindu ahal izateko.

Alderdi politikoaren arabera, 300 lagunek 50na euro jartzea nahikoa da diru kopurua biltzeko.

Hala, bihar 09.00etik 11.00etara Baionako Pyrénnées eta Donibane Garaziko Kalaka ostatuetan eman ahal izango dira laguntzak.

«Gizartearen mobilizazioari esker lortuko dugu fidantza ordaintzea eta Aurore bere senideekin ondoan izaitea», esan du Batasunak.

Bake Bidea mugimenduaren arabera, Aurore Martinen askapena «mobilizazioaren» ondorio da eta, ildo horretatik, diru bilketa masiboarekin bat egin du.