Naiz.info
Baiona

Lekornen ospatuko da EHZ-ren aurtengo edizioa

Festibaleko biltzar nagusiak gaur goizean erabaki du 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia Lekornen ospatzea.

EHZ-ko antolatzaileak, albistearen berri eman ostean. (Bob EDME)
EHZ-ko antolatzaileak, albistearen berri eman ostean. (Bob EDME)

Arrosa, Idauze-Mendi eta Heletan ospatu ondoren, 2013an Lekornen egingo da Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Gaur goizean biltzar nagusia egin dute Hazparnen eta lekuz aldatzea erabaki dute azken urteetan Heletan burutu den arren.

Lekorne, Uztaritze eta Hazparne aipatzen ziren festibalaren hurrengo edizioa hartzeko eta azkenean lehenengoaren aldeko aukera egin dute.

Aldi berean, Hazparneko bilkuran administrazio kontseilu berria hautatu dute eta talde horri egokituko zaio aurtengo edizioaren prestaketa lana sostengatzea.