NAIZ.INFO
BAIONA

Zaldi haragia txahalarena balitz bezala saltzen zuen sare batekin lotu dute Lurberri kooperatiba

Estatu frantseseko sei supermerkatu katetatikan erretiratu dute zaldi haragi txahalarena izango balitz bezala saltzen zuten produktu bat. Donapaleuko Lurberri kooperatiba dago produktuaren hornitzaileetako baten atzean.

Comigel enpresaren hainbat produktu erretiratu dituzte Estatu frantseseko sei supermerkatu katetaikan, zaldi haragia txahalarena balitz bezala saltzeagatik. Ustez Errumaniatik datorren haragia da eta Herbeheretatik eta Zipretik igaro ostean iristen zen Spanghero hornitzailearen eskuetara, Reuters albiste agentziaren arabera.

Lur Berri kooperatibak Spangheroren %95a dauka erosita. Bertatik Comigel enpresarengara zioan janaria, horregatik Donapaleuko enpresaren zerikusia kontu guzti honetan.

Spanghero enpresak idatzi bat publikatu du bere webgunean, haragia ukitu gabe saldu zuela esanez. Gainera, eginiko analisiek osagarri arauak errespetatzen zituztela gaineratu du.

Iragan astean Eroskik saldutako hanburgerrekin sortu zen eztabaida bera.