NAIZ.INFO
TOLOSA

Iñaki Epelde margolaria hil da

Iñaki Epelde margolari tolosarra hil da, 55 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.

Iñaki Epelde tolosarra gaixotasun baten ondorioz zendu da, 55 urte zituela.

Epeldek Filosofia ikasketak egin zituen baina margolari eta arte plastikoetako irakasle gisa jardun du 1980. urtetik. Praileaitzen Lagunak taldeko kide ere bazen eta Gasteizko Legebiltzarrean izan zen. ‘Galtzaundi’ aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.

Erakusketa ugari egin ditu, azkenekoa Zuberoan, iazko udan. Horren karira eta urteberriari ongi etorria emateko, bideo hau egin zuen:

Exposición Iñaki Epelde 2012, Menditte from Maze on Vimeo.