Ziprek ez duela euroa utziko esan du Anastasiadis presidenteak

Nicos Anastasiades Zipreko presidentearen arabera Europar Batasunarekin hitzartutako erreskateak herrialdearen «erabateko porrota ekidin du». Euroa uzteko «inolako asmorik» ez dutela baieztatu du.

NAIZ.INFO|NIKOSIA|2013/03/29
Nic6202931
Europar Batasunaren aurkako jarrera asko azkartu du Zipren azken asteetako egoerak. (Patrick BAZ / AFP PHOTO)

«Ez dugu euroa uzteko inolako asmorik», esan du Nicos Anastasiades Zipreko presidenteak, nahiz eta Euroguneko gainontzeko herrialdeek ezarritako neurriak salatu dituen, «aurrekaririk gabeko eskakizunak egin dituzte eta Zipre esperimentua bilakatu dute». Hala ere, erreskate horrek «erabateko porrota ekidin du» Zipreko agintariaren ustez eta «egoera egonkorra» dela esan du.

Atzo ireki zituzten berriz ere banketxeetako ateak, ia bi astez itxita izan ostean. Horretarako Europako Banku Zentralak 5.000 milioi euro igorri zituen Ziprera herritarren eskaria ase ahal izateko. Egunean 300 euro baino gehiago ezingo dituzte atera herritarrek eta 5.000 euro enpresek.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM / FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuak ekimenaren bosgarren kontzertua eman zuen ETS taldeak pasa den ostiralean Bilboko Santana 27 aretoan.