NAIZ.INFO
BILBO

Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

Atzo, osteguna, hil zen Bilbon Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina, 81 urte zituela. Maiatzaren 6an egingo dira haren aldeko hileta elizkizunak, San Bizente Martiria parrokian.

Karmele Rotaetxe, artxiboko irudi batean. (Euskaltzaindia)
Karmele Rotaetxe, artxiboko irudi batean. (Euskaltzaindia)

1932ko urtarrilaren 17an jaio eta 81 urte zituela hil zen atzo Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta euskaltzaina Bilbon.

Kazetaria ikasketez, oparoa izan da euskara eskoletako koordinatzaile moduan egin duen lana. Era berean, Europako hainbat hizkuntzen egoera ere aztertu du.

Hilaren 6an izango da haren aldeko hileta elizkizuna, arratsaldeko 19.00etan Bilboko San Bizente Martiria parrokian.