Naiz.info

Viscontik irabazi du Galibierren

Movistar taldeko txirrindularia bakarrik iritsi da helmugara. Betancur bigarrena izan da eta Niemiec hirugarrena. Nibalik lidergoan jarraitzen du.

Giovanni Viscontik irabazi du Giroko 15. etapa. Movistar taldeko txirrindularia bakarrik iritsi da Galibierreko helmugara. Elurra dela-eta, kendu egin dituzte igoerako azken lau kilometroak.

Viscontiren ostean Betancur kolonbiarra eta Niemiec poloniarra helmugaratu dira 42 segundutara. Talde berean iritsi dira Scarponi, Majka eta DUarte Arevalo.

Eguneko ihesaldia harrapatu duten txirrindularien ondoren liderraren taldea sartu da 54 segundutara. Nibalik oso indartsu dagoela erakutsi du, berarekin helmugaratu dira Evans eta Uran.