NAIZ.INFO
DONOSTIA

200 erraldoi eta buruhandi irtengo dira kalera Donostian asteburuan

Donostiaren suntsiketa eta berreraikitzearen berrehungarren urteurrena ospatuko dute asteburu honetan 200 bat erraldoi eta buruhandik hiriburuko kaleetan.

Naiara Sampedro eta Itzurun konpartsako hainbat kidek eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Naiara Sampedro eta Itzurun konpartsako hainbat kidek eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Kultura zinegotzi den Naiara Sampedro eta Itzurun konpartsako hainbat kidek prentsaurrekoa eman dute Abuztuaren 31 kalean hiriburuaren suntsiketa eta berreraikitzearen berrehungarren urteurrena dela-eta antolatu dituzten ekintzen berri emateko.

Hala, Sampedrok azaldu duenez, 200 bat buruhandi ibiliko dira Donostiako kaleetan, «1823tik pasatako urte bakoitzeko bat».

Hiriburuko txoko ezberdinetatik aterako dira hauek eta Bilbo plaza eta Bulebarraren artean batuko dira guztiak, 12.00etan.

Behin Bulebarrean, Parte Zaharrean barrena sartuko dira, eta, bereziki, Abuztuaren 31 kalera joango dira. Ekimenarekin amaitzeko, bazkaria egingo dute Zuloaga plazan.