Euskal Herriko hirietatik bira bat egingo dute, «jai antolaketa ezberdinak ezagutu asmoz»

Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeako jaiak aztertuko dituzte festa eredu ezberdinak ezagutu eta, ospakizun eredutik abiatuta, hiriko jaien eta auzoen arteko antolaketak ezagutzeko.

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/06/29
Kalejira
Kalejiraren aurkezpena Iruñean egin dute. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

3indarrok Gazte Peña, Baionako Gazte Asanblada, Gasteizko Gazte Karpa, Eskifaia Gazte Kofradia eta Kaskagorri Konpartsak agerraldia egin dute Iruñeko Nabarreria iturrian uda honetan 5 euskal hiriburutako jaietan aurrera emango duten ekimenaren berri emateko.

Prentsaurrean adierazi dutenez, festen testuinguruan jartzen ditugu praktikan gazteok berezkoak ditugun antolaketa ereduak. Ildo horretan, «herritarrak ikusle izatetik subjektu izatera pasatzea» da euren helburua.

Honela, jai antolaketa ezberdinak ezagutu asmoz, aurrez aipatutako bost hiri horietatik bira bat egingo dutela aurreratu dute, hiriko jaien eta auzoen arteko antolaketa ezagutzeko. Ekimen honek festa ereduen inguruko hausnarketa sakon bat aktibatzea du helburu.

LOTURAK

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM / FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuak ekimenaren bosgarren kontzertua eman zuen ETS taldeak pasa den ostiralean Bilboko Santana 27 aretoan.