NAIZ.INFO
Bagdad

Hamarnaka hildako eragin ditu Iraken eraso sail batek

44 dira, oraingoz, Bagdad inguruan izan den eraso sailaren ondorioz hil diren pertsonak. Gainera, ehundik gora zauritu dira. Irakeko hiriburuaren ipar-ekialdean bi bonba-auto lehertu dira eta gehiengo xiia duen Al Kazemiyako auzoan beste bat.

Berri agentzien arabera 44 dira, oraingoz, Irakeko hiriburuan izan den eraso sailaren ondorioz hil direnak. 150 inguru zauritu daude, gainera.

Hiru bonba-auto lehertu dira Bagdaden. Bi hiriburuaren ipar-ekialdean, berak eragin ditu hildako gehien, eta beste bat gehiengo xiia duen Al Kazemiyako auzoan, Bagdaden iparraldean.