Naiz.info
Donostia

Olaizola eta Retegiren arteko neurketa atzeratu dute, goizuetarraren bronkitisagatik

Datorren igandean Aimar Olaizolak eta Julen Retegik jokatu behar zuten Buruz Buruko Txapelketako partida atzeratu egin da. Goizuetarrak bronkitisa du.

Olaizola, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Olaizola, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Datorren igandean ziren jokatzekoak Olaizola II eta Retegi II Donostiako Atano pilotalekuan Buruz Buruko Txapelketako partida atzeratu egin da.

Goizuetarrak bronkitisa du eta neurketa atzeratzea eskatu du.

Partidarako data berria datorren astelehenean erabakiko da.