NAIZ

Iritzi artikulu batengatik espetxeratzeko arriskuan dauden bilbotarren aldeko elkartasuna

Iritzi artikulu batengatik urte beteko espetxe zigorra jaso ondoren, Bilboko Alde Zaharreko lau herritar espetxeratzeko arriskuan daude eta beren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko ekimen ezberdinak burutu dituzte egun osoan zehar.

Bilboko Alde Zaharrean ekimen ezberdinak burutu dituzte igandean zehar. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Bilboko Alde Zaharrean ekimen ezberdinak burutu dituzte igandean zehar. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Audientzia Nazionalak urtebeteko espetxe zigorra ezarri die Julen Orbea, Aitor Zelaieta, Maku Basabe eta Ziortza Aiensari. Une honetan, espetxeratuak izateko arriskuan daudenez elkartasun eguna antolatu dute igande honetan Bilboko Alde Zaharrean.

Kalejira, bazkaria eta Fermin Balentziaren kontzertuak antolatu dituzte oroimena ez dela delitua aldarrikatzeko. Izan ere, espetxe zigorra Maite Perez militantearen heriotzaren 25. urteurrenaren harira idatziriko gutun batengatik jaso dute.