NAIZ
Barcelona

Puntu ona atera du Realak Espanyolen aurrean (0-0)

Talde txuri-urdinak neurketa serioa burutu du Bartzelonan, baina ez du izan dituen aukerak gauzatzen jakin. Gaurkoarekin, sei dira porrotik ezagutu gabeko partidak segidan, eta laugarren tokian mantenduko da, 36 punturekin.

Realak Bartzelonan aurkeztu duen hamaikakoa. (@RealSociedad)
Realak Bartzelonan aurkeztu duen hamaikakoa. (@RealSociedad)

Realeko nesken taldeak puntu bat lortu du gaur goizean hutsean berdindu eta gero RCD Espanyolen aurka Dani Jarque Kirol Hirian jokatutako neurketan. Gaurkoarekin, txuri-urdinek sei partida daramatzate jarraian porrota ezagutu gabe.

Lehen zatian kontrola eta aukera onenak gipuzkoarrak izan dira. Pazientziarekin jokatuaz, Zubietakoak hainbatetan iritsi dira erasora, baina ez dute aurkako atearekin asmatu. Etxekoek arazo ugari izan dituzte erasora irtetzeko garaian Realaren presio onaren ondorioz.

Bigarren zatian gol aukera garbiak urriak izan dira. Realak baloiaren jabetza mantentzen eta ekimena izaten jarraitu du, baina argitasuna falta izan zaio azkeneko metroetan. Manuela Lareo gola eskuratzetik gertu geratu da baloi lapurtze baten ondoren.

Gaurko puntuarekin, neskak laugarren jarraituko dute 36rekin.