«Euskal mendizaletasuna babesteko» hitzarmena sinatu dute Aranzadik eta EMMOA Fundazioak

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EMMOA Fundazioak hitzarmen estrategiko bat sinatu dute euskal mendizaletasuna babestu asmoz. Hitzarmenaren bidez euskal mendizaleek azken 100 urteotan sortu dituzten milaka argazki, dokumentu eta kirol-materiala gorde eta herritarren esku jarriko dituzte.

@aimar_etxeberria|Donostia|2016/04/05
Emmoa_aranzadi
Julio Villar, Antxon Iturriza, Alex Txikon, Pili Ganuza, Gregorio Ariz... izan dira agerraldian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

«Euskal mendizaletasuna babesteko» hitzarmena sinatu dute astearte honetan Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EMMOA (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) Fundazioak zientzia elkarteak Donostian duen egoitzan. Ekitaldian izan dira, besteak, beste, Txomin Uriarte EMMOA Fundazioko presidentea, Juantxo Agirre Aranzadiren idazkari nagusia eta Antxon Iturriza mendi-aditu, kazetari eta EMMOAko kidea.

Aipatu hitzarmenaren xede nagusia euskal mendizaletasunak azken 100 urteotan sortu dituen milaka argazki, dokumentu eta kirol-materiala gorde eta herritarren eskura jartzea da. Asmoa material guztia Aranzadik Donostiako Intxaurrondo auzoan izango duen egoitza berrian gordetzea da, baina Agirrek agerraldian azaldu duenez ez dute egoitza berriaren irekiera datarik: «Estatu espainiarraren jabetza duen eraikin bat da eta Ministro Kontseiluaren sinadura baten esperoan gaude».

Euskal mendizaleen donazio bidez funtzionatuko du museoak. Horren adibide izan da agerraldia bera, bertan izan baitira Gregorio Ariz, Pili Ganuza, Juanjo San Sebastian eta Alex Txikon mendizaleak, besteak beste. Guztiek eman diote zerbait EMMOAri, eta fundazioaren esku utzi duten horren inguruko azalpenak eman dituzte agerraldian.

Bereziki hunkigarria izan da Miriam Garciaren amak egin duen hitzartzea. Mendian galdu zuen alabaren federatu txartela utzi du, sinbolikoki, EMMOAren esku. Hala ere, aurreratu du oraino etxean gordetzen dituen bere alabaren argazkiak eta kirol-material guztia emango diola museoari.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.