Zuluaga eta Huarteren atxiloketak salatzeko hainbat elkarretaratze deitu dituzte

'Ongi Etorri Errefuxiatuak' plataformak elkarretaratzeak deitu ditu gaurko Iruñean eta Zeanurin, baita biharko Gasteiz, Donostia eta Bilbon ere Grezian atxilotutako Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteri elkartasuna helarazi asmoz.

NAIZ|2016/12/29|Iruzkin 1
Errefuxiatuak
Huarte eta Zuloagaren askatasuna eskatzeko elkarretaratzeak eginen dira Euskal Herrian. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

'Ongi Etorri Errefuxiatuak' plataformak hainbat deialdi egin ditu gaurko eta biharko, atzo Grezian atxilotu zituzten Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteri elkartasuna helarazi asmoz. Ohar baten bidez, errefuxiatuen eskubideen aldeko plataformak bi euskal herritarrak «giza eskubideen defentsan aktibista ezagunak» direla nabarmendu du.

Balioan jarri dute euskal gizarteak atxiloketen aurrean izan duen erantzuna, baita espainair Estatutik iritsi diren babes keinuak ere. «Askatasun eskaera ia alderdi, sindikatu eta mugimendu sozial gehienek sinatu dute», azpimarratu dute.

Zuluaga eta Huartek errefuxiatuen egoerari aurre egiteko desobedientzia aldarrikatu zuten. «Egin duten desobedientzia ekintza lege injustuen aurrean gobernuei eskatzen zaien bera izan da».

Honen aurrean, hainbat elkarretaratze deitu dituzte gaurko eta biharko. Gaur, Iruñean Udaletxe plazan elkartuko dira 18:00etan eta 19:00etan Zeanurikoan. Era berean, bihar, 18:00etan Arriaga plazan izanen da protesta Bilbon, eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. 19;00etan berriz, Donostiako Boulevardean.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK