Nafarroara iritsi da Korrika

Eguna esnatzearekin batera, Nafarroan sartu da Korrika, gauean zehar Trebiñu igaro ostean. Lizarra, Lodosa edo San Adrian, besteak beste, bisitatuko ditu, euskararen aldeko aldarrikapenaren beharra nabarmena den lurrean.

NAIZ|2017/03/31 08:14|2 iruzkin
Loading player...

Nafarroaren zonifikazioa pil-pilean dagoela, Korrika helduko da gaur lurraldeko hegoaldera. Gauean Araba atzean utzi eta gero, Acedon D ereduan ikasiko duten gazteek hartu dute lekukoa lasterketari harrera egiteko.

Lizarrara 09:18ak aldera iristea aurreikusten da, Garesen eguerdi aldera eta bertatik hegoalderuntz joko du euskararen aldeko jaiak.

Artaxoa, Larraga, Lerin, Carcar edo Lodosa zapaldu ostean, iluntze eta gauerako Erriberan sartuko dira bete-betean, Nafarroa Korrikaren protagonista nagusi izango dugun asteburu honen hasieran. Hainbat herritan egitarau oparoa antolatu dute ostiral gaua eta Korrika batzen diren une horietarako.

NAIZen webgune berezian Korrikaren inguruko informazio guztia eskura dago, baita ibilbidearen jarraipena egiteko aukera ere.