naiz

Ibon Iparragirreren kasuan legea betetzea eta askatzea eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bizkaiko Batzar Nagusiek adierazpen bat onartu dute gaixo dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoak pairatzen duen egoera larria azpimarratuz eta espainiar Estatuko agintariei «gaixotasun larriak sufritzen dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia aintzat har dezatela». EAJ, EH Bildu eta Podemosek bozkatu dute alde. PSE eta PPk, aldiz, kontra.

Leioako ikasleek Ibon Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute. (@Leioatik)
Leioako ikasleek Ibon Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute. (@Leioatik)

EAJ, EH Bildu eta Podemosen aldeko bozkarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek Ibon Iparragirre euskal preso politikoak bizi duen egoera nabarmentzen duen adierazpen bat onartu dute. PSE eta PPk kontra egin dute.

Testuak gogora dakar Iparragirrez HIESa garatua duela eta, azken azterketek adierazi dutenez, 20 defentsa baino ez dituela. Guzti honek buruko gaixotasunetan izan duen eragina ere salatzen du testuak. Horren aurrean legea betetzeko eskatu diete espainiar Estatuko agintariei. «Gaixotasun larriak sufritzen dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia, nazionala zein nazioartekoa, aintzat har dezatela», aldarrikatu dute.

Batzar Nagusiek akordio hau helaraziko diote bai Iparragirreren egoeraren inguruan erabaki behar duen epaitegiari eta baita espainiar Justizia Ministerioari.

Leioako kanpusean ere Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute

Gaur goizean, Leioako kanpuseko ikasleek larriki gaixo dagoen euskal preso politikoaren askatasuna eskatu dute ekintza batekin. Era berean, elkarretaratzea ere izan da presoen etxeratzea aldarrikatuz.