
Martxa honen bitartez, Bizi mugimenduak bultzaturiko EtorKIzuna dinamikak «hobengabeen kartzela» den Hendaiako Erretentzio Zentroa ixtea eskatuko du.
Orotara, hamar etapa gaindituko dituzte parte-hartzaileek. Antolatzaileek diotenez, etapak osoki edo zatika egin ahalko dira. Baionatik 70 bat lagun abiatu dira baina ondoko etapetan jende gehiago metatuko da.
Baionatik abiatu eta, suprefeturatik igarota, Angelu, Biarritz eta Bidartetik igaroko dira ibiltariak. Martxistek Arbonan igaroko dute gaua.
Larunbatean, Getaria, Donibane Lohizune eta Urruñaz gaindi Pausura iritsiko dira. 16.00etan hitzordua eman diete herritarrei bertan, ibilaldiaren azkeneko bi kilometroak batera osatzeko. Migranteak atxikitzeko zentroaren aitzinean amaituko da ekimena.
Ez da lehen aldia elkarteak antzeko ekimen bat antolatzen duela. Hain zuzen ere, martxoaren 24an Hendaiako Erretentzio Zentroak bere ateak berriz ideki behar zituen egunean, mobilizazio bat prestatu zuen egoitzaren aitzinean. Bolondresek bere burua aurkeztu zuten migratzaileentzat diren tokiak hartzeko.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

