NAIZ

Muruak, Alfarok, Solorzanok eta Sevierrek irabazi dute taldekako lehen Xilaba txapelketa

Aurreneko aldiz taldeka jokatu den Xilaba bertsolari txapelketan Xumai Muruak, Ellande Alfarok, Pantxika Solorzanok eta Aitor Servierrek osatutako Mattinsalto taldea nagusitu da. 

Mattinsalto izan da taldekako Xilaba txapelketan irabazle. (@bertsulari)
Mattinsalto izan da taldekako Xilaba txapelketan irabazle. (@bertsulari)

Baigorrin jokatu da gaur Xilaba bertsolari txapelketaren finala. Aurtengo edizioak berritasun nabarmen bat zekarren, taldeka jokatu baita. 

 Dilindan (Xan Berterretxe, Nahia Sasco, Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Ortzi Idoate) eta Mattinsalto (Xumai Murua, Ellande Alfaro, Pantxika Solorzano eta Aitor Servier) taldeak izan dira aurrez aurre, txapela azken hauek eraman dutelarik.