Ramon Sola
Elkarrizketa

Bihar GARAn, Peru del Hoyo eta Maite Sanchez: «Zaballan izan balitz, agian bizirik egongo zen»

Espainiako Gobernuak ez du onartu nahi izan Kepa del Hoyo presoak bihotzekoa izan zuela, hil baino bost egun lehenago. Peru semearen eta Maite Sanchez neskalagunaren iritzia hartu du GARAk, tragedia honetaz haratago doan elkarrizketa batean. Hau da aurrerapena, bideoz.

Astelehen honetan argitaratuko du GARAk Badajozen 2017an zendutako Kepa del Hoyo neskalaguna Maite Sanchezi eta bion seme den Peru del Hoyori egindako elkarrizketa. Horretan Sanchezek aitortzen du galdera asko dituela buruan bueltaka, diagnosi egokia egin izan baliote eta Zaballan egon izan balitz, beharbada presoa bizirik egongo zelako.

Irakurketa zabalagoa eginez, zera nabarmentzen du Peru del Hoyok, harridura eta etsipenaren artean: «Estatu osoan toki seguruena izan beharko litzateke kartzela. Azken finean, bergizarteratzeko bidea omen da, eta zein motako bergizarteratzea du bertan hiltzen den jendeak?»