EAEko suhiltzaileen Twitter kontuaren bitartez jakinarazi dute sua hartu duela astearte honetan Askizu auzoan –Zumaia eta Getaria artean– dagoen gaztandegi batek. Hiru egoitza ezberdinetako 25 suhiltzailek bertaratu dira lekura (Zarautz, Azpeitia eta Eibar).
Suhiltzaileek eta Lakuako Segurtasun Sailak argitu dute ez dela zauriturik egon. Aldiz, 15 ardi hil direla zehaztu dute, suteak eragindako erredurengatik, eta 400 ardi bizirik atera dituztela. Gainontzeko galerei dagokienez, «milaka kilo gazta» galdu dituztela adierazi du Europa Pressek.
Sutea arratsaldeko 18.30ak aldera hasi da eta gaztandegiko jabeak deitu du larrialdi zerbitzuetara.
Quesería ardiendo entre Getaria y Zumaia #bomberos #kosta trabajando pic.twitter.com/5Ze3CTbvzP
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) 2019(e)ko abuztuaren 20(a)