Naiz
Ordizia

Gorka Maizek irabazi du Zumaiako final zortzirena

Gipuzkoako Bertso Txapelketa aurrera doa eta igande honetan Ordizian jokatu da final zortzirena. Bertako onena Gorka Maiz Alustiza izan da, 441 punturekin. Urriaren 26an izango du txapelketako hurrengo saioa, Eibarren.

Ordiziako saioko une bat. (NAIZ)
Ordiziako saioko une bat. (NAIZ)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final zortzirena jokatu da gaur Zumaiako Aita Mari Zineman; final laurdenetarako txartela lortu du gabiriarrak. Zumaiako Aita Mari Zineman jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena. Gaurkoan ere aurretiaz sarrerak amaituta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.

Kantuan, bertsolari hauek izan dira: Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Jauregi Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jokin Bergara Eguren eta Unai Muñoa Amundarain. Gorka Maizek lortu ditu puntu gehien, 441 puntu. Beraz, urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Zumaiako puntuazioak: Gorka Maiz Alustiza (441 puntu), Unai Muñoa Amondarain (434,5), Ander Lizarralde Jimeno (432,5), Iñigo Gorostarzu Etxebeste (416), Jokin Bergara Eguren (404) eta Beñat Jauregi Etxeberria (394).

Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.

Atzoko Ordizian jokatu zen final zortzirenean Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien (445 puntu pilatu zituen). Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final laurdenean kantatuko du beste bost bertsolariekin batera. Pixkanaka finalerako saio gutxiago gelditzen dira eta kanporaketetan puntuak lortzea ezinbestekoa da bertan parte hartuko duen taldean sailkatzeko.