
Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) Greziako errefuxiatuen eskubideen alde lanean jarraituko du, koronabirusaren osasun krisia larria izan arren. «Ezezaguna zaigunari beldur diogu eta aurrekaririk gabeko egoera baten aurrean ipini gaitu koronabirusak», adierazi du elkarte horrek agiri baten bidez.
Pandemia errefuxiatuen guneetara ez iristeari lehentasuna ematen dio Zaporeakek, eta nabarmendu du neurriak indartu behar direla garbitasunean, pertsonen arteko segurtasun distantzian eta jarduteko protokoloetan.
42.000 pertsonak jarraitzen dute Greziako errefuxiatu guneetan. Greziako uharteetan koronabirusari dagokionez larrialdi protokoloa abiatzeko eskatu dio Zaporeak Europako Batasunari.
Elkarte horrek nabarmendu duenez, irletan dauden GKE-ek lanean jarraitzen dute etenik gabe. «Elkarlanean ari gara, elkarren arteko lankidetza eta harremanetarako sarea hedatuz, datorrenari ahalik eta modurik egokienean erantzuteko».
Aita Marik atzeratu egin du misioa
Bestalde, Aita Mari ontziaren eskifaiako kideek iragarri dute itsasorako irteera atzeratu egingo dutela «baldintzak egokiagoak izan arte». GKE honetako kideek ez dakite Italia edo espainiar Estatuko portu seguru batean migratzaileak lehorreratu ahal izango dituzten koronabirusa dela eta. Arazo honi gehitu behar zaio itsasoaren egoera, hiru metroko olatuekin.
Beraz, atzeratuta geratu da 2020ko Aita Mariren hirugarren misioa, ohar batean azaldu dutenez.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Zestoa: El fiscal admite la sombra de violencia machista pero mantiene la petición de multas

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
