NAIZ

Federazioak Delteco Gipuzkoa Basketen igoera konfirmatu du

Gaur arratsaldean Espainiako Saskibaloi Federazioak (ESF) ofizialki jakinarazi du datorren denboraldian hiru talde euskaldunak egongo direla ACB Ligan.

Gipuzkoa Basket, denboraldi honetako partidu baten. (Jon URBE/FOKU)
Gipuzkoa Basket, denboraldi honetako partidu baten. (Jon URBE/FOKU)

ESF-ak hartutako erabakiaren ondoren, Gipuzkoa Basket taldearen kategoria igoera ziurtatuta gelditu da.

Bilera horretan Donostiako taldea izan da Valladolidekin batera ex aequo txapelduna. Gipuzkoako kluba ACBn sartzeko lanak prestatzen hasi da dagoeneko.

Gipuzkoa Basketek eskerrak eman die jokalariei eta talde teknikoari denboraldi honetan egin duten lanagatik taldea sailkapenaren gorenera eraman baitute eta 2020 Printzesa Kopa lortzeagatik.

«Nola ez, batez ere zaleei, Gascara hurbiltzeagatik eta Klubean sinesteagatik beste urte batez», esaten du Gipuzkoa Basket bere kominikatuan.

«Ezinbestekoak diren babesle kuttunei esker mila beraien laguntzarik gabe ezinezkoa bailitzateke taldearentzat goreneko postuan egotea eta lormen hau eskuratzea», bukatzen du.