
Ontzia hondoratu eta gero, sei gorpu erreskatatu dituzte larrialdi zerbitzuek, baina Suleyman Soylu Barne ministro turkiarraren esanetan, 55-60 migratzaile zihoazen bertan. ‘Hürriyet’ egunkariak zehaztu duenez, desagertutako migratzaileen bila jarraitzen dute.
Gertakari honekin zerikusia dutelakoan hamaika pertsonen atxiloketa konfirmatu du ministroak.
Van aintzira Irango Estatuko mugatik gertu dago eta Afganistandik ihes egiten dutenek erabiltzen dute batik bat.
Iragan abenduan beste ontzi bat hondoratu zen aintzira horretan bertan eta gutxienez zazpi lagun zendu diren, Pakistan, Bangladesh eta Afganistandik zetozenak.
Ocean Viking
Bestalde, SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen Ocean Viking itsasontzi humanitarioak beste hamasei migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan eta, hortaz, 180 dira jada porturatzeko zain daudenak.
GKEak azaldu duenez, Lampedusa uhartetik 40 bat milia hegoaldera antzeman dituzte, ontzi prekario baten gainean eta Maltako Erreskatea Koordinatzeko Zentroarekin elkarlanean egin dute erreskatea.
Iragan astean beste bi sorospen operazio egin zituzten: lehenengoan noraezean zeuden 51 pertsona salbatu zituzten uretatik, tartean haurdun zegoen emakume bat; bigarrenean, 67 lagun erreskatatu zituzten, Moonbird hegazkin humanitarioak aurkitu zituenak.
Guztira, aipatu hamasei pertsonekin, erreskatatutako 180 petsona daude itsasontzian, Europar Batasuneko herrialderen batek lehorreratzeko baiemna emateko zain.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
