NAIZ

Ipar Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalerdietarako 12 bertsolari sailkatu dira

Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Eskolarteko bertsolari txapelketako bi kanporaketetako garaileak Irantzun Idoate Funosas eta Mae Lascaray Lagan izan ziren. Beraiekin batera beste hamar bertsolari uztailaren 11n Senpereko Larraldea etxean goizean eginen den finalerdirako sailkatu ziren. Finala egun berean jokatuko da, arratsaldean.

Senpereko Larraldea etxean ospatu zen Eskolarteko txapelketa. (BERTSULARIEN LAGUNAK)
Senpereko Larraldea etxean ospatu zen Eskolarteko txapelketa. (BERTSULARIEN LAGUNAK)

Ipar Euskal Herriko Eskolarteko 2020ko txapelketan inoiz izan den parte hartzaile kopuru handiena izan da, 24 bertsolari gaztek hartu zuten parte larunbatean Senpereko Larraldea etxean ospatu ziren bi kanporaketetan. Bertatik atera ziren heldu den larunbatean ospatuko den finalerdian izanen diren 12 betsolari gazteak.

Uztailaren 11ko saioan Irantzun Idoate Funosas eta Mae Lascaray Laganekin batera Haira Aizpurua Ibargarai, Oneka Arteaga Olasagasti, Josu Txoperena Iribarren, Haize Blanco Lekuona, Ibai Lekuona Darceles, Laida Etxeberri Pacheco, Aetz Etxart Sarasola, Asier Arbelaitz Tolosa, Irati Aizpurua Ubeda eta Ximun Sansonetti ariko dira lehian.

Xilaban ere inoiz baino parte-hartzaile gehiago

Xilaba Bertsolari Txapelketa heldu den irailaren 19an hasiko da eta azaroaren 21ean jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Ipar Euskal Herriko txapelketan 28 bertsularik parte hartuko dute, eta orain arteko kopururik altuena izango da.