NAIZ

Aske geratu dira Santurtzin, Voxen ekitaldi baten aurkako protestan, atxilotutako hamabost lagunak

Ertzaintzak gutxienez hamabost pertsona atxilotu ditu Santurtzin, Vox alderdi ultraeskuindarrak herri horretan antolatutako ekitaldiaren aurka protesta egiteagatik. Denak aske geratu dira epailearen aurrean deklaratu ondoren.

Ertzaintzak hamabost pertsona hartu ditu atxilo Santurtzin, Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiaren aurka protesta egiteagatik.

Atxilotutakoei «desordena publikoak» egotzi dizkie Ertzaintzak, agenteei objektuak jaurtitzea leporatuta.

Protesta antifaxistak Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldi baten aurka deitu dituzte. Javier Ortega Smith alderdiko idazkari nagusia bertan izan da, Gasteizko Legebiltzarrean egiten ari den osoko bilkuran egon eta gero.

Ertzaintzaren dispositibo zabal batek inguratuta, manifestariek «Kanpora faxistak gure auzoetatik», «Euskal Herria antifaxista», «Alde hemendik» edo «Naziak kanpora» bezalako oihuak egin dituzte.

Goizaldean zehar epailearen aurrera eraman dituzte eta denak aske geratu dira, deitzen dietenean epaitegira joateko obligazioarekin, Lakuako Segurtasun Sailak berri eman duenez.