0 iruzkin

Zer moduz zaude zu?

Zer moduz zaude zu?

Koadernoan ahal den informazio guztia bete ondoren eta argazkiak ondo atera direla ikusita kalean aurkitutako manta batekin estali dute "Mezkitako 2. gizona". Barruan aurkitutako mahai bati buelta emanda kanpora atera dute, kalera. Kuriosoak gerturatu dira. Batzuk barrutik ateratako 2. gizon horren identitatea zein den jakin nahi dute. Bertan hil bazituzten ere inork ez zuen ezer ikusi, entzun edo sentitu.

"Kotxe bati itxaron behar diogu, lurperatzen ditugun tokira eraman ahal izateko" esan...

0 iruzkin

Ninivek ez du hau merezi

Ninivek ez du hau merezi

Akram-ek ez dit begiratu ere egin azken gorputza gela hartatik atera dutenean. Ez ditu bere adiskideak ere begiratu. Inongo eskolatan ikasi ezin den profesionaltasunaz eta hoztasunaz poltsa txiki batetik kamara bat atera du, Nikon zahar bat. Gorpuak nola eta nondik atera dituzten biltzen dute argazkitan, "ondoren ordenagailu batean gordetzen ditugu denak. Familiak bilatzen baditugu edo hemendik urte batzutara nork eta zergatik hil zituen argitu behar bada, guk baditugu probak. Argazkiak...

0 iruzkin

Guk geuk egiten dugu senitartekoen lana

Guk geuk egiten dugu senitartekoen lana

"Hasieran ez genekien gorpuekin zer egin. Baghdad-etik etorritako militar eta miliziek ez dute begi onez ikusten guk lan hau egitea. Baina beraiek ez dute ezer egiten eta kalean, mundu guztiaren aurrean uzten dituzte gorpuak. Usaindu, joan mezkita kanpora eta usaindu; auzo honek hilerri abandonatu baten usaina du" esan dit Salman-ek, Akram-ek itzulita.

"Asko exekutatuak dira. Atzean dituzte eskuak lotuta eta tortura zantzuak ere badituzte. Militarrek Estatu Islamikokoak direla diote, baina...

0 iruzkin

Ez da heriotza, bizitza bukatu gabe uzten dute.

Ez da heriotza, bizitza bukatu gabe uzten dute.

"Eta hondamendi guzien exenploa bailitzen

beilatu genuen gorpua ordu erdiz.

Heriotza ez da ederra eta ez da

sekula izango."

Joseba Sarrionandia, 1994, XX. Mendeko Poesia Kaiera

 

"Okerrena ez da dauden tokitik ateratzea. Kiratsak, goragaleak, tripako minak zerbaitegatik izaten ditugu. Heriotza beti zerbait ederra bezala irudikatu digute, baina ez da ala. Hildakoek usain txarra dute" esan dit Akram-ek lurretik jaiki ondoren gorputza luzatzen duen bitartean.

Isiltasun sakon bat jabetu da...

0 iruzkin

Akram-ek ezin du jan; kiratsak min egiten dio.

Akram-ek ezin du jan; kiratsak min egiten dio.

"Manta bakoitza behin bakarrik erabili ahal da, usaina hartzen du; zikindu egiten da" dio Akram-ek, Salman-en bolondres taldeko lagunak. "Gorputzak, usain txarra izateaz gain, likitsuak izan ohi dira. Muki moduko bat isurtzen dute eta dena usain txar batekin uzten dute. Asko bitan zatitu, puskatu egiten dira, barruko organoak, behin baino gehiagotan jaso behar izaten ditugu lurretik. Etxera joan eta askotan ez dut jateko gogorik izaten. Ezkondu berria naiz eta nire emazteak prestatzen duen...

0 iruzkin

Meskitan guanteak agertu zirenekoa

Meskitan guanteak agertu zirenekoa

Salman Ali Mosul mendebaldeko Al-Tanek auzoko meskitara sartu da. Usai txarra zegoela esan dute bizilagunek eta ea hildakoren bat ote dagoen begiratzera sartu dira. Usteldutako janaria besterik ez dela dirudi. "Askotan esaten digute toki batean hildakoren bat egon litekeela, baina bertara joaten garenean usteldutako janaria edo hildako txakurren bat da. Kiratsa darion etxe horren inguruan bizi den jendeak ez du nahi izaten bertan sartzea. Estatu Islamikoak bonbak jartzen ditu hildakoak dauden...