0 iruzkin

"Euskal Herriko ijitoak gara eta oso harro gaude"

Loading player...

Donostiako Sonakay flamenko taldeak parte hartu du "Got Talent" saioan eta Mikel Laboaren "Txoriak Txori" kantuarekin zutik jarri du publikoa eta harrituta utzi epaimahaia. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak  azaldu zuen Mikel Laboa eta Benito Lertxundi, Camaron eta Paco de Luciarekin batera haien haurtzaroko doinuak direla. "Kantu honekin gure bi kulturak errekonozituko ditugu" esan zuen Camachok kantuan hasi aurretik. 

Ez da lehendabiziko aldia Sonakay flamenko taldeak euskal...

0 iruzkin

Freddy Merkurik Aretxabaletan egingo ditu gabonetako erosketak

Loading player...

Eguna alaitzen dizun spota da Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkarteak egindakoa. Gabon hauetan herriko komertzioa bultzatzeko, zer okurritu eta Queen-eko Mercury bera gonbidatu dute herrian itzuli bat eman eta gabonetako erosketak egitera. Eta hala dio Merkuryk "Gabonak belaxe datoz...herriko komertzioak gertu daz, eskaintza zabal bategaz...Aretxabaltan be krixton aukera tzarrak dauz".

1986an Wembleyko kontzertuan egin bezala, belusa gorriko kapa eta koroarekin, Mercuryk Ainararen...

0 iruzkin

Nik ere sufritu dut indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontrako eguna da laster, irratirako erreportai bat egin dut eta 5 neska elkarrizketatu. Besteak beste, galdetu diet ea noizbait izan edo sentitu diren erasotuak. Denek erantzun dute baietz, eta adibide ugari jarri dituzte. Nik ere diot baietz.

Eta sentitu dut hau idazteko gogoa biolentzia matxistaz hitz egiterakoan jendeak ez dezan pentsa biolentzia matxista dela bortz matxirulok emakume bat bortxatzea edo emaztea ostikoka hiltzea.  Hori da muturra, baina...

1 iruzkin

Hau manipulazioa da? edo ez?

Hau manipulazioa da? edo ez?

Eztabaida luze eta interesgarria egon da gaur tuiterren Irungo 2017ko alardeak utzitako argazki baten inguruan. Guztira bi argazki zabaldu dira,  lehendabizikoa, atzo. Bertan, alarde parekidearen desfilea ageri da Batzoki paretik pasatzen, eta Batzokiko balkoian daudenek bizkarra ematen diete txilibitua jotzen ari diren emakume eta gizonei. Sare sozialak sutan, kritikekin. 

Gaur goizean, ordea, beste argazki bat zabaldu da, aurrekoaren ia ia berdina. Argazki bera bai, baina,...

0 iruzkin

42 euroko isuna bizikleta Kontxako barandilan lotzeagatik

 

42 euroko isuna bizikleta donostiako kontxako barandilan lotzeagatik. Isun hori jarri berri diote, egiten duen berotzarrari aurre egiteko, bainu bat hartzen ari zen bizilagunari. Uretatik atera zenean, udaletxeko bi langile zituen zain, esan zioten garabia deitua zutela bizikleta bertatik kentzeko eta gainera 42 euroko isuna zuela, eta garaiz ordaintzen ez bazuen, 90 eurokoa izango zela zigorra. Hori da, auto bati zamaketa gune batean aparkatzeagatik jartzen zaion isuna!

Donostiako...

0 iruzkin

Portugalgo suhiltzaileak akituta agertzen diren argazkia birala egin da

Portugalgo suhiltzaileak akituta agertzen diren argazkia birala egin da

13 suhiltzaile belardi batean, akituta daude eta indarrak errekuperatu behar dituzte berriro ere lanean jarraitzeko. Gau eta egun ari dira joan den ekainaren 17an  Pedrógão Grande eskualdean piztu zen sutea itzaltzeko. Ehundaka suhiltzaile ari dira lanean, 64 pertsona hil dira eta 135 dira oraingoz zaurituak.

Suhiltzaile hauen nekea erakusten duen agazkia biral bihurtu da. Portugalgo Pedro Brásena da argazkia, bera ere suhiltzailea da. Irudia Facebooken zintzilikatu...