0 iruzkin

Egunero ekiteko deia Etxarriko SORTZEN jaian

40 kilometro. 15 udalerri. 20.000 biztanle inguru. 9 eskola publiko. Era askotan hasi gaitezke Sakana deskribatzen, baina hezkuntza ikuspegitik, hau izan daiteke moduetako bat. Irurtzundik Olaztira bitarte zabaltzen den eremuan, herri eskola hauek erabat euskaldunak dira eta duten berezitasunetako bat inguruarekiko lotura da.

Urtero bezala, aurten ere, apirilaren 21ean, larunbatarekin, Sortzen Elkarteak Etxarrin ospatuko du egun osoko Sortzen Jaia. "Ekin Egunero" da Etxarriko eskolak aurtengo festarako aukeratutako leloa eta egun osoko egitaraua antolatu dute familia guztiek goizean goizetik gaura arte gozatu dezaten.

/
azken post-ak
azken iruzkinak