0 iruzkin

Ikasturteko erronkak zehaztu ditu HPT-k

2016-2017 ikasturteko erronkak luzatu ditu Hezkuntza Plataformen Topaguneak bideo baten bidez. Hiru ardatz nagusi landuko ditu plataformen bilguneak aurtengo ikasturtean. Lehenik eta behin, iazko ikasturteko dinamikarekin jarraituz, Heziberri zein LOMCEri planto egiteko dinamikarekin jarraituko dute.

Honetaz gain, "erreforma hauen asimilaziorako tresna nagusiena direla" ulertuta, ebaluazioaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi du HPTk. Honetarako, topaketak antolatu ditu Gasteizen, datorren azaroaren 5ean.

Azkenik, gainontzeko hezkuntza eragileekin elkarlana jorratu aldera, nazio mailan zein tokian tokiko errealitatei egokituz, mobilizazio dinamika ere gauzatuko dute "ikastetxeak eta auzo zein herriak astintzeko".

/
azken post-ak
azken iruzkinak