0 iruzkin

Txileraino heldu da independentziaren aldeko mezua

Txilen ikasten ari den ikasle talde batek independentziaren aldeko honako argazkia helarazi du.

Hauteskundeen testuinguruari jarraiki, euren erroak gogoan dituztela, independentziaren aldeko aldarria bidali nahi izan dute. Hona ikasleen mezua:

Kaixoooo!
Txilen ikasten gabiltzan euskaldun kuadrilla gea ta hemendik gure animo eta indarrak bidaltzeko hona hemen gaur atera dugun argazkia, hauteskundeak ere azaletik bizitzen ari garela adierazteko asmoz, hona hemen zuen aldeko  elkartasunezko keinu bat. Nahiz eta urruti egon gure erroak gogoan izango ditugu uneoro. AUPA ZUEK! LORTUKO DUGU! INDEPENDENTZIA!!!

/
azken post-ak
azken iruzkinak