0 iruzkin

ZooPark malware berria

ZooPark malware berria

Android motatako gailuak erabiltzen badituzue adi egon, malware berri bat dago informazio lapurtzen duena, WhatsApp eta Telegram aplikazioen datuak ere.

Zer da ZooPark?

Malware mota honen berri duela gutxi eman dute, baina ikerketen arabera, 2015. urtetik martxan dagoela uste dute adituek. Ez da malware oso arrunta, hau da, nola dagoen programatuta aztertu eta gero, antza denez, atzetik gobernu edo agentzia bat egon daitekeela uste dute, zergatik? helburu bakarra duelako, ziberespioitza....

0 iruzkin

Kontuz zure telefonoa edo tableta non kargatzen duzun

Kontuz zure telefonoa edo tableta non kargatzen duzun

Gure telefonoen eta tableten USB portuak, elektrizitatearen bitartez kargatzeko eta datuak bidaltzeko diseinatu ziren. Edozein lekutara konektatzen dugunean, gure gailua konektatzen den USB lekuarekin konexio bat sortuko du, hau da, konexioa ezartzeko datu batzuk bidali behar ditu, hortaz, jakin barik, gure gailua beste leku ezezagun batera konektatuko da, hortaz, datuak bidaltzeko arriskua egongo da. Informazio gehiago hemen.

0 iruzkin

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Hemen duzue 2015.urtetik hona iparra.eus web orria bisitatu dituzten mugikor eta tableta desberdinen zerrenda. Zergatik zerrenda hau? zerrendan dauden gailu guzti hauek euskaraz erabili ahal direlako, ezker aldean telefonoa edo tableta mota ikus dezakezue eta eskuman, euskaraz erabili ahal direla ikus daiteke. Datu hauen informazio iturria Google Analytics.

Gailuen zerrenda ikusi nahi baduzue sakatu hemen. (PDF) Applen kasuan (iOS) ezin dira euskaraz erabili, baina bai konfiguratu ahal dira...

0 iruzkin

iPhone edo iPad bat duzu eta nahi duzun dei soinua ezarri nahi duzu?

Iphone edo iPad bat erabiltzen baduzue, agian dei soinu berezi bat jarri nahi izan duzue: gutuko duzuen abesti bat, soinua berezi bat... Seguruenik behin eta berriz saiatu zaretela eta ez duzue lortu, lasai egon, iparra.eus-ek bideo tutorial bat egin du zuei laguntzeko.

Hemen duzue adibide bat zuek jakiteko nola egin behar duzuen. Mila esker Ze Esatek musika taldeari.

 

0 iruzkin

Ordenagailuen datuak babestu

Ordenagailuen datuak babestu

Egun, nori ez zaio kezkatzen norberaren datuak edo pribatutasuna babestuta ez egotea? gezurra dirudi, baina gure gizartean badago multzo handi bat ez zaiona asko inporta. Duela aste batzuk Facebooken kasua ezagutu dugu eta duela egun gutxi, Errusian Telegram aplikazioarekin duten arazoa (bihartik aurrera blokeatuko dute Errusian).

Artikulu honetan azalduko dudana, honekin lotuta dago, gure ordenagailuen datuak babesteko ikerketa baten ondorioak azalduko dizkizuet. Ikerketa osoa eta...

0 iruzkin

Gaur egungo teknologia, nola erabili euskaraz?

Gaur egungo teknologia, nola erabili euskaraz?

Gaur egun telefono mugikorrak eta tabletak ordenagailuak baino gehiago erabiltzen dira, horrela adierazi du StatCounter web zerbitzuak bere azken txostenean. Kalean, lanean, etxean edozein lekutan erabiltzen dira. Gure esku tartean dugun gailu mota hauek erraztasun handiak ematen gaituzte: kamera digitala dute, GPS-a erabil daiteke, erosketak bertatik egin ahal dira... 


Euskararekin lotuta, ba al dakigu gailu hauek euskaraz konfiguratzen? euskaraz erabili al dira? horrela izanez gero,...