0 iruzkin

Ordenagailu eta mugikorretarako aplikazioak euskaraz

aplikazioak euskaraz

 

Zuen mugikorretan edo ordenagailuetan software edo aplikazioak euskaraz erabili nahi dituzue? orain aukera hori daukazue. Iparra.eus webgunetik aukera daukazue dagoeneko, hainbat sistema eragileentzako aplikazioak topa ditzakezue euskaraz eta dohainik, bakarrik hemen sartu behar zarete (Aplikazioak euskaraz) eta bertatik deskargatu ahal izango dituzue.

ZER TOPA DEZAKEZUE?

Mota askotako aplikazioak topa ditzakezue: nabigatzaileak (Firefox), idasteko (Open office, libre office), Windows sistema eragile osoa euskaraz erabiltzeko behar dituzuen tresnak, bideoak ikusteko sofware,... batzuk osorik euskaraz deskargatzeko aukera dituzue, beste batzuk aldiz, ingelesez daude, baina euskaraz jartzeko aukerarekin, bertan web orrialdetik (iparra.eus) zelan egiten den edo zer behar duzuen topatuko duzue.


ZEIN SISTEMA ERAGILEENTZAT?

Lau sistema eragileentzat topa ditzakezue: Windows, Mac (apple), Linux, Android eta iPhone.


ZEIN BERTSIOTAN DESKARGA DAITEZKE?

Iparra.eus azkenengo bertsioak deskargatzeko aukera eskaintzen du, gainera, atal bat topatuko duzue, azkenengo bertsioekin.

Informazio gehiago edo webgunea ikusteko, sakatu hemen.

/