0 iruzkin

ZooPark malware berria

ZooPark malware berria

Android motatako gailuak erabiltzen badituzue adi egon, malware berri bat dago informazio lapurtzen duena, WhatsApp eta Telegram aplikazioen datuak ere.

Zer da ZooPark?

Malware mota honen berri duela gutxi eman dute, baina ikerketen arabera, 2015. urtetik martxan dagoela uste dute adituek. Ez da malware oso arrunta, hau da, nola dagoen programatuta aztertu eta gero, antza denez, atzetik gobernu edo agentzia bat egon daitekeela uste dute, zergatik? helburu bakarra duelako, ziberespioitza. Momentuz ez gara zertan ikaratu behar zeren eta Ekialde Hurbileko gunean zabaldu delako, baina agian edozein lekutara heldu daiteke ere. Informazio gehiago hemen.

/