Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-11

0 iruzkin

ttiklik 2.0

Duela urte batzuk, iñuxente egunean bota genuen albiste bat etorri zait burura. TTiKLiK! ELKARGUNEAK 4 FRANKIZIA BERRI, albiste honetan 4 frankizia ireki behar genituela esan eta nahiko lan izan genuen gero albisteari buelta ematen...hurrengo egunean idatzi genuen Egunen batean… irakurtzea besterik ez dago....

Fankizia berririk ez... baina espazio berri bat bai. Ilusio/emozio asko bildu dituen leku bat irekitzera goaz gaur. ttiklik2.0 espazioa izendatu duguna eta...

0 iruzkin

IV. ttiklik IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA: GURASOEI GUTUNA

 

Datorren irailaren 29an18 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, laugarren aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu, aurten IRRIEN LAGUNAK bidelagun ditugularik.

Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain...

0 iruzkin

Nerea Garmendia Yaben adiorik ez....

Duela 39 urte atera ninduten gure amaren sabeletik. uztailaren 4an, egun polita mundura etortzeko. Beste guztiok bezala, ez dut egun horretako gauza gehiegi gogoratzen. Amak kontatu zidan gauza bakarra, bere besoetan jarri ninduten momentuan buruan zauri bat nuela izan zen, medikuek ez omen zioten ezer esan, baina zesarea egiteko momentuan, egindako ebakitxo bat neukan buruan, merkromina gorriaz ‘ondo’ kamuflatuta. Egun horretaz eta jarraitu zuten beste egun eta hilabeteez gehiago...

0 iruzkin

Beldurrak

Goiberri 2016/05/20

Beldurrez josita nago. Beldur txiki, ertain eta handiz. Txakurrei beldurra izatetik hasita … hegan egitetik pasatu … eta heriotzaraino. Gizakiok dugun beldur handienetako bat maitatua ez izatea omen da. Hori ere badut.

Bizitzan daramagun erritmoa dela eta askotan ez gara konturatzen beldur hauek zenbateraino mugatzen duten gure egunerokoa. Baina geratu eta hausnartzeko minutu batzuk hartuko bagenitu, segituan...

0 iruzkin

Motxilaren zama

Goiberrin publikatua

Itxaro Mendizabal Amundarain (ttiklik elkargunea)

Bukatu dira besteei begira bizitako uneak. Umeak garenean gatazkak konpontzeko askatasuna eta lasaitasuna izaten dugu. Gure lagunekin haserretu gaitezke, baina bi minutu pasatzerako berriz, hortxe gaude berriro jolas batean.

Inozentzia hau noiz galtzen dugun jakin nahiko nuke nik… 8, 10, 12 urterekin akaso? Orduan hasten dira liskarrak, bandoak, kuadrillak eta gaizki ulertuak. Askotan pentsatu izan dut,...

azken post-ak
azken iruzkinak