0 iruzkin

Ekintza feministak etendako ‘Miss Côte Basque’

Loading player...

Bi ekintzaile feministek ‘Miss Côte Basque’ gala eten zuten, oholtzara igo eta «Ongi etorri miss objet sexuel…» zioen kartela erakutsiz. 

Angelun ospatu zen larunbat iluntzean ‘Miss Côte Basque’ gala eta hamabi lehiakideak oholtzan ziren unea baliatu zuten bi feministek beren mezua zabaltzeko. Batek kartela erakusten zuen bitartean, megafono batekin ekitaldiaren kontrako mezuak helarazi zituen besteak.

Segurtasun arduradunek bortizki atera zituen oholtzatik bi ekintzaileak. Kanpoan, baina, protestak aurrera jarraitu zuen.

‘Sud Quest’ komunikabideak zabaldu du albistea eta bideoa.

/