0 iruzkin

Emakume baten azalean sartu eta kalera ateratzeko gonbita

Estatu Batuetako kaleetan jazarpen sexistari aurre egin nahi dio Hollaback! erakundearen esperimentua da honakoa. Hamar orduz New Yorkeko kaleetan barrena dabilen emakume gazte baten errealitatea bildu nahi zuen eragileak. Eguneroko ikusgarri hau ezkutuan zuten kamara baten bidez grabatu zuten. Emakumeak ehundik gora jazarpen egoera jasan zituen, hamar ordu horietan inguratzen zuten gizonen eskutik.

Eragile feminista ez zen horretan gelditu eta hilabete igaro ostean, esperimentu bera eraman zuen New Yorkeko kaleetara. Oraingoan, ordea, jazarpen egoerak isilean sufritu beharrean, emakume protagonistak gogoz erantzun zien erasotzaileei.

Esperimentua ez da berria, 2014. urtean grabatu zuen Hollaback! erakundeak, eta, bigarren ariketa honen bideoak hiru milioi eta erdi ikustaldi izatera heldu da YouTuben.

Berria ez den arren, Twiterren berreskuratu eta bolo-bolo ibili da sarean azken egunotan, aurrera eta atzera. Twitter sareko @pettyblackgirI izeneko erabiltzaileak sareratu zuen berriz abenduaren 21ean eta ordutik ia 200.000 aldiz izan da elkarbanatua.

Tamalez, esperimentua berria izan ez arren, gaurkotasunik ez du apenas galdu.

/