0 iruzkin

Heroiak diren printzesak eta beldurtiak diren heroiak

Printzesak ala superheroiak. Aukera binarioa zen orain artekoa, neskatoentzat ziren lirain eta ederrak ageri ziren printzesak eta superheroi trebe eta ausartak, aldiz, mutilentzat. Zaila zen bidegurutze horretatik ihes egitea.

Hezkidetzak, zorionez, bideak eta aukerak zabaldu ditu. Hona hemen Latinoamerikan jaio eta Hego Euskal Herrira, bederen, iritsi den ekarpena. Umeei, neska zein mutilei, ispilu berriak eskaintzeko ahalegina da eta horretarako, benetako pertsonaiak, emakume zein gizonak, eraman dituzte orrietara bestelako printzesa eta heroiak badaudela agerian jarri eta ikusgarri eginez.

Emakume protagonisten artean Frida Kahlo margolari mexikarra, Violeta Parra abeslari txiletarra edo Juana Azurduy kolonbiar teniente koronela daude. Gizonen artean, berriz, Eduardo Galeano idazle uruguaitarra edo Julio Cortázar argentinarra daude. Gaiak ere ez dira nolanahikoak, izan ere, maitasun erromantikoa edo bisexualitatea lantzen baitira ipuinetan.

Nadia Fink haur hezkuntzako irakasle, kazetari eta editorea dago proiektu honen atzean. Argentinako Editorial Chirimbote izan du bidelagun, eta, egun Estatu espainolera iritsi da Maime Mujer editorialaren eskutik.

/