Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea
Gaurko eguraldia
EGONKOR. Apenas agertuko da behe lainorik goizeko lehen orduetan eta zerua urdin ikusiko dugu; hala, giro eguzkitsua nagusituko da lurralde osoan. Arratsaldean ez da batere aldaketarik espero: goi hodei finen bat salbu, oskarbi egongo da, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturek gora egingo dute, eta barnealdean bero handi xamarra izango da.
Bihar
Behe lainoarekin eta hodei baxu hondarren batekin hasiko da eguna barnealdeko ibarretan, baina goizean zehar azkar desagertuko dira eta zeruan eguzkia jaun eta jabe izango da. Arratsaldean, goi hodei finen bat salbu, urdina nagusituko da, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Goizean haize aldakorra ibiliko da; arratsaldean, iparraldekoa nagusi. Tenperaturek antzeko jarraituko dute.