Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea
Gaurko eguraldia
EGONKORTU EZINIK
Goizaldean bezperako ezegonkortasunak jarraipena izango duenez, ez da baztertzen zaparradaren bat egitea han-hemenka. Hori bai, goizean zehar giroa lasaitu egingo da eta ostarte batzuk irekiko dira. Arratsaldean, ordea, berriro ere ezegonkortasuna areagotu eta zaparradak izango dira, lurralde osotik zabalduta, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperaturek antzeko balioetan jarraituko dute.
Bihar
Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna lurralde osoan eta giroa lasaia eta atsegina izango da denean. Arratsaldean zehar berriro ere hodeiak trinkotu egingo dira eta han-hemenka zaparrada batzuk izango dira lurralde osotik sakabanatuta. Hala ere, orokorrean ez dira zaparrada handiak espero. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturek gora egingo dute, baina neurrikoak izango dira.