Joseba Salbador

Trikuharrien Ibilbidea Etxarri Aranatzen, Aralarko lehen biztanleen aztarnen bila

Etxarri Aranatzen ez da jai ospakizunik izango asteburu honetan, baina bertaratu nahi duenak badu zer ikusi franko. Kanpinetik abiatuta, eta Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan, hamar trikuharri ikusteko ibilbidea prestatu du Udalak. Abiapuntu berberetik, Haritz Zaharren Ibilbidea ere egin daiteke.

gara-2021-07-28-Noticia

Euskal Herrian badira trikuharri kopuru handia biltzen dituzten eskualdeak, eta horietako bat, zalantzarik gabe, Etxarri Aranazkoa dugu. Hamalau kilometroko ibilbidean, orain dela bost mila urte inguru Aralar inguru horretan bizi ziren arbasoen aztarnak ezagutuko ditugu, hamar trikuharri ikusteko aukera izango baitugu.

Trikuharri mota hau Neolitoaren amaieraren eta Brontze Aroaren artean datatuta dago (4.500-1.500 K. a.). Nekazarien eta artzainen lehen gizataldeek eraikitako hilobiak dira, eta harriz osatutako tumulu batekin estalita daude. Gizatalde indoeuropar horiei zor diegu animaliak eta landareak etxekotzea, zeramikazko lehen ontziak egitea eta, ondoren, metalurgia deskubritzea.

Trikuharrien Ibilbidea egurrezko geziekin dago seinaleztatua, eta monumentu bakoitza dagoen tokian panel tematiko bat aurkituko dugu, baso hauetako informazio interesgarriarekin. Ibilbidea Etxarri Aranazko kanpinean abiatzen da, 14,4 kilometroko luzera du eta 3 h 45' inguruan osatu daiteke, betiere bakoitzaren prestakuntza fisikoaren arabera. Ibilaldi hau egun osorako gomendatzen da.

Kanpinaren ondoko aparkalekutik (490 metroko altuera), eskuinetik doan pista hartu behar da geziz seinaleztatutako bidegurutze bateraino (1,8 kilometrora). Pista eskuinera utzita, aurrera jarraituko dugu eta 200 metrora Iraigorriko erreka pasatuko dugu zubi gainetik, eta ondoren pistari jarraitu.

Ordu erdi oinez daramagunean (2,9 km), San Adriango baseliza aurkituko dugu (550 metroko altuera). Sasi, pago eta haritzen artean igotzen jarraituko dugu, eta ia ordubete egitera goazenean (4,0 km), lehen trikuharrira joateko bidegurutzea aurkituko dugu: Beitzeta. Tamaina handiko tumulua da eta 700 metroko altueran dago.

Bidera itzuliz, eta bost minutura besterik ez (4,7 km), bigarren tumulua aurkituko dugu, Iruiturrieta, basoko maldaren erdialdean kokatua. Eta beste hiru edo lau minutura (4,9 km), eta alanbrezko hesi bat gurutzatu ondoren, Jentiltzuloko trikuharria aurkituko dugu (850 metroko altuera).

Jentilak, garaiko biztanleak

«Jentil» edo «mairu» hitzak sarri azaltzen dira Neolitoan egindako eraikuntzen izenetan, garai hartako biztanleei «jentilak» deitzen baitzitzaien. Ezagunena, hemendik gertu baina Gipuzkoako aldean dagoen «jentilarri» izan daiteke, baina badira «jentiletxe« edo «jentiliturri» asko Euskal Herria osoan.

Kondairak dioenez, jentilen amaiera kristautasuna Euskal Herrira iritsi zenean gertatu zen, hemendik ez oso urruti, Aralarko Argintxabaleta zelaian. Bertan, jentilek beraiengana zetorren laino argidun bat sumatu zuten ekialdetik eta, izuturik, guztiek mendebalderantz jo zuten lasterka, eta Arrastarango zelaitxora heldu zirenean, Jentilarriko harlauzaren azpian sartu ziren betirako.

Jentiltzuloko trikuharria atzean utzita, pago artetik gorantz jarraituko dugu Bakaikuko mugara gerturatu arte. Ibilbidea hasi dugunetik ordubete eta 24 minutura (5,6 kilometro) Bentatxar trikuharria aurkituko dugu (921 metroko altuera) eta hemendik gutxira, Gipuzkoako mugara iritsiko gara, Irumugarrieta tontorrera, hain zuzen (959 metroko altuera). Bertan, hiru aldeak markatuta dituen mugarria aurkituko dugu.

Gailurretik jaisten hasi eta minutu gutxira (6,5 kilometro), Zelatamuino trikuharrietara iritsiko gara: mendebaldekoa eta ekialdekoa. Izenak dioen moduan, garai batean leku honetatik bista onak zeuden, ekialdera Beriain mendia ikusten baita.

Beherantz jarraituz, ibilbidea hasi eta ordubete eta 46 minutu daramagunean (6,9 kilometro), Mintegitxutako lepora iritsiko gara eta bertan dagoen trikuharrira (915 metroko altuera).

Mugatik jarraituz, eta ia bi orduko ibilbidea daramagunean (7,5 km), Lizarrustirako bidea markatzen duen bidegurutzea aurkituko dugu, baina guk eskuinera hartuko dugu Etxarri Aranatz aldera itzultzen hasteko. Handik 600 metrora, Txaradigorriko trikuharria aurkituko dugu (963 metroko altuera). Itxura onenetakoa duen monumentua da eta tamaina handikoa da. Erdian, kamera estu bat ikusi dezakegu. Antatxula edo Miruatza izenekin ere ezagutzen da.

Pago artetik jaisten jarraituko dugu eta, bi ordu eta laurden oinez daramagunean (9 km), bidegurutze batera iritsiko gara eta ezkerreko bidea hartuko dugu. Oraindik beste bi trikuharri falta zaizkigu: Fagamendi (814 m.) eta Maitzegur (750 m.).

Hemendik aurrera, jaitsiera malkartsua izango dugu sigi-sagan. Hiru ordu pasatxo daramagunean (13,2 km.) burdinazko atea eta erreka gaineko zubia pasatuko ditugu. Aurrera jarraitu eta errepidera iritsiko gara, eta berriro Etxarri Aranazko kanpinera itzultzeko bidea hartuko dugu.

 Ruta de los robles milenarios

Si la ruta de los dólmenes, con sus 14,4 kilómetros, nos parece demasiado larga, podemos optar por la ruta de los robles milenarios, que tiene el mismo punto de partida –el camping de Etxarri Aranatz–, pero cuyo recorrido se queda en 5,4 kilómetros, por lo que podemos completarlo en hora y cuarto. Es un recorrido que se puede realizar en cualquier época del año y que apenas tiene cuestas, por lo que es apto para niños y mayores.

El paseo discurre por un bonito bosque de robles en la zona de Berroetazabal, donde podemos admirar una decena de magníficos robles que han sido respetados de los cortes de madera por su valor estético. Son árboles de un tamaño muy grande, con un porte majestuoso que llama la atención.

El recorrido está bien señalizado, y cada ejemplar tiene en su base una placa, ya que algunos de ellos se encuentran incluidos en el recorrido botánico SL.NA.134.

El ejemplar de mayor tamaño tiene una altura de 21 metros y un perímetro de 8 metros, mientras que el diámetro de la copa llega a los 21 metros.

En este bosque las especies de roble más habituales son el Roble Pedunculado (Haritz Kanduduna o Quercus Robur), el Roble Albar (Haritz Kandugabea o Quercus Petraea) y el Roble Americano (Norteko haritza, Quercos Rubra). Debido a la dureza y resistencia de su madera, los bosques de Sakana han sido utilizados para la construcción de cientos de barcos y edificios a lo largo de los siglos.