Esne Beltza eta AMAK taldeek ‘Mapa bat baino gehiago’ kanta sortu zuten Baionako Bernat Etxepare Lizeoari babesa emateko, eta orain badu bideoklipa. Abestia ikastetxea handitzeko lanak finantzatzeko kanpainaren baitan kokatzen da. Izan ere, euskal taldeak zentroko ikasleekin batera aritu dira elkarlanean kantu-dantza sortzeko.
Era berean, iragarri dute ekainaren 3an Bilboko Kafe Antzokian kanpaina bultzatzeko kontzertu berezia eskainiko dutela. Esne Beltza-AMAK formatuaren azken kontzertua izateaz gain, urteetan Esne Beltzako kide izan den Piniren azken kontzertua izango da ere bai. Egun horretan lekukoa hartuko du Sergio Ordoñez ‘Patxukok’, Esne Beltza sortu zenean kide izan zena eta gerora Joxe Ripiau taldean aritu dena.
Kontzertuan Lizeoko ikasleek dantza sorkuntza berri bat eskainiko dute espresuki egun horretarako prestatua. Kontzerturako sarrerak Kafe Antzokiko webgunean eskuratu daitezke.
Bestalde, gogoratu dute Lizeoari babesa emateko atera zituzten Euskal Herri osoa erliebean jasotzen duen maparen 1.000 ale atera zituztela, eta horietako 700 saldu dituztela jada. Gelditzen direnak Iruñeko Karrikiri liburu dendan, Oiartzungo Labore dendan, Berako Agara prentsa dendan eta Bernat Etxepare Lizeoan bertan erosi daitezke.

Un libro recoge en más de 1.400 páginas cerca de 3.000 especies de plantas de Nafarroa

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha
